Maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Datorren igandean, maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da, eta Errenteriako LGTBI+ Mahaiak egitaraua prestatu du astebururako, ostiralean hasita.

Egitaraua:

  • Maiatzak 15, 18:00etan:

Zuzenekoa Instagramen, @lgtbi.mahaia kontuan: Bullying lgtbi-fobikoa EAE-ko ikastetxeetan. Enara Larrain eta Irati Ugarterekin. Euskaraz.

  • Maiatzak 16, 18:00etan:

Zuzenekoa Instagramen, @lgtbi.mahaia kontuan: Homosexualitatearen despenalizazioa, 40 urte geroago. Julen Zabala eta Gracia Trujillorekin. Gazteleraz.

  • Maiatzak 17:

Balkoietan LGTBI+ banderak jartzera gonbidatzen dituzte herritarrak.

Bestalde, LGTBI+ Mahaiak adierazpena kaleratu du Nazioarteko Eguna dela eta. Hemen deskargatu eta irakurri daiteke.

Azkenik, LGTBI+ Mahaiak txalotu du Errenteriako Udalak 010 telefonoa jartzea LGTBI+ taldearen eskura eta gogorarazi du LGTBI Mahaiaren posta elektronikoa ere eskuragarri dagoela: lgtbimahaia@gmail.com.