Astelehenetik aurrera arreta presentziala emango du Udalak aurretiko hitzorduarekin ZU! Arreta Zerbitzuan eta Gizarte Zerbitzuetan

Datorren astelehenetik aurrera Udalak ateak irekiko ditu herritarrak artatzeko, aurretiko hitzorduarekin, ZU! Arreta Zerbitzuan eta Gizarte Zerbitzuetan. Arreta hori emateko segurtasun eta garbitasun neurriak hartuko dira, bai herritarren eta bai langileen segurtasuna bermatzeko.

Fase honetan hitzordua eskatzea beharrezkoa izango da 010 telefono zenbakira deituz, zu@errenteria.eus helbidera mezu bat bidaliz edo Udaletxean bertan, arreta zerbitzuan. Aurretiko hitzorduaren helburuak dira pilaketak ekiditea eta segurtasun-distantzia bermatzea.

ZU! Arreta Zerbitzuko ordutegia 09:00etatik 17:00etara izango da, astelehenetik ostiraleta. Aldiz, Gizarte Zerbitzuetakoa, astelehenetik ostegunera 08:30etik 13:30era, eta ostiraletan 09:00etatik 13:30era.

Telefonoa eta bide telematikoa erabiltzen jarraitzeko gomendioa

Udalak herritarrei gomendatzen die kontsultak eta izapideak egiteko telefonoa zein bide telematikoa erabiltzen jarraitzea. Horretarako 010 edo 943 449 600 zenbakira dei dezakete, edo zu@errenteria.eus helbidera mezua bidali.

Oinarrizko produktuak etxera eramateko zerbitzuaren amaiera

Bestalde, Udalak jakinarazi du amaiera emango diola Babes Zibileko boluntarioen bidez oinarrizko produktuak etxeetara garraiatzeko zerbitzuari.

zan ere, azken asteotan apenas jaso du zerbitzua eskatzeko deirik. Halaber, eten egingo da, arrazoi beragatik, Gurutze Gorriko boluntarioek ematen duten asteburuetako arreta 010 telefono zenbakian.