‘Hezitzaileak kalean’ ekimena jarri du martxan Udalak, haur, nerabe eta familiengana berriro hurbiltzeko eta informazioa emateko

Datorren astelehenean ‘Hezitzaileak kalean’ ekimena hasiko da, etxetik ateratzen hasi garen hontan, herriko profesional eta hainbat eragileren eta haur, nerabe eta berain gurasoen arteko hurbilketa sustatzearen garrantziaren jakitun.

Horretarako, zenbait dinamitzatzaile ume, nerabe eta familiengana hurbildiko dira kalean, segurtasun neurriak betez, zerbitzu hau eskaintzeko.

Bi izango dira helburu nagusiak:

1. Urtean zehar haur eta nerabeekin lanean aritu diren profesionalak beraiengana hurbiltzea (beharrezkoak diren prebentzio neurriak beteaz), berriz ere kontaktua har dezaten.

2. Haur eta nerabeei eta beraien gurasoei, alde batetik, Gazteria eta Udalaren informazioa ematea eta, bestetik, dekretuetan beraiei buruz agertzen diren neurriak eta zenbait gomendio eskaintzea.

Zerbitzua urtean zehar Gazteria Azpisailarekin lanean aritzen diren profesional eta boluntarioek emango dute astelehenetik ostiralera honako gune hauetan: Gabierrota-Lartzabal, Beraun, Kaputxinoak, Agustinak, Markola-Fanderia, Erdigunea-Xenpelar, Erdigunea-Alameda, Iztieta-Ondartxo. Gune guztietan 17:00etatik 19:00ak arte dinamizatzaile bikote bat egongo da beti (euria egiten duenean izan ezik). Honez gain, egunero, Gaztelekuen ohiko guneetan 20:00etatik 21:00ak arte dinamizatzaile bikote bat egongo da.

Dinamizatzaileak identifikatu ahal izateko txaleko gorria eramango dute eta baita identifikazio-txartela ere.

Eskainiko duten zerbitzua

– Nagusiki, informazioa emango dute: Udalaren ingurukoa, dekretuek jasotzen dutena, eta hainbat gomendio.

– Blogaren eta Instagram kontuaren inguruko informazioa ere emango da, oraindik eskaintza hori ezagutzen ez dutenentzat batez ere.

– Egoera normalizatzen doan heinean, astean zehar sare sozialetan egiten diren proposamenak kalera aterako dira, alde batetik, proposamen hori jende gehiagori zabaltzeko ideiarekin, eta, bestetik, proposamen hori osatzeko, eskulanen kasuan materialen bat emanez (ondoren etxean egiteko), eta beste ekintzen kasuan, partehartze berezi bat sustatuz.