Asteazkenean eskainiko du Kultur labeak bere azken emanaldia

Kultura 2020-05-18 | 0

Apirilaren 9an ekin zuen Kultur labea ekimena Udalak konfinamendu egoeran herriko kultur sorkuntzak etenik izan ez zezan. Errenteriako sortzaileak ezagutzera emateko leihoa izan da ordutik eta bertako programazioa Udalak horretarako espresuki kontratatuko emanaldiekin osatu da. Asteazkenean, hilak 20, eskainiko du bere azken emanaldia.

Gaur arte 23 artista errenteriarren lanak jarri ditu ikusgai herribizia.errenteria.eus/labea web orriak. Aste honetakoak batuta, 26 izango dira kulturaz gozatzeko udal ekimenak erakutsi dituen ikuskizunak: musika, dantza, hausnarketak, artea… izan ere, diszplinen aniztasuna izan baita proiektuaren ezaugarrietako bat.

Azken aste honetan, hiru ikuskizun gehiago emango ditu Kultur labeak. Gaur, hilak 18 astelehena, L.M. Moreno ‘Pirata’k ‘El Centenario’ren bertsio bat eskainiko du. Bihar, Axel Casas gidoilariaren txanda izago da eta amaitzeko, asteazkenean, Ixiar Garcia artistaren proposamena izango da

Ohikoa denez, emanaldi berrien estreinaldia 18:00etan izango da eta ordu horretatik aurrera, norberak nahiago duenean izango du ikusteko aukera.

Kultura sailetik jakinarazi dutenez, une honetan, testuinguru berrira egokitutako udako kultur programazioan ari dira lanean.

No comments yet.

Utzi erantzuna