Bertan behera geratu da ‘Udako Oporrak 2020’ programa, Errenteriako haur eta gazteen osasuna zaintzeko

Errenteriako Udalak ‘Udako Oporrak 2020’ programa bertan behera uztea erabaki du. Erabaki horren helburua da 2020ko udako kanpaina honetan parte hartzekoak ziren haur, gazte eta pertsona guztien osasuna eta segurtasuna zaintzea.

Programa horrek bost eta hamahiru urte bitarteko haurrentzako eta 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzako plazak eskaintzen zituen, eta bertan behera utzi da, osasun-agintariek COVID-19ren hedapena eragozteko egindako gomendioei jarraikiz.

Gazteria Saieko langileak harremanetan jarriko dira izena eman zuten familia guztiekin, bai erabakiaren berri emateko, bai inskripzioaren zenbatekoa nola itzuli behar den azaltzeko.