Fanderia eta Iztietako bi tarte berrantolatu dituzte, txirrindularien eta oinezkoen bizikidetza errazteko

Fanderia | Iztieta | Mugikortasuna 2020-05-21 | 0

Mugikortasun jasangarria, kirola egitea eta modu seguru eta lasaian paseatzeko aukera errazteko, oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza puntako orduetan zaila zen bi tarte berrantolatu dira.

Fanderiako bidegorria (Santa Clara biribilgunea – Gabierrotako zubia): bidegorria txirrindularien erabilerarako da soilik. Oinezkoek Gabierrotako pasealekua erabili dezakete.

Iztietako pasealekua: bizikletak Iztieta pasealekuko bidegorritik ibiliko dira. Oinezkoentzako Ondartxoko zubia zeharkatzen duen ibilbide bat sortu da.

Gune horiek berrantolatzeko seinaletika jarriko da, eta udaltzaingoak txirrindulariei eta oinezkoei adieraziko die tarte horiek nola erabili.

No comments yet.

Utzi erantzuna