Herriko autobusen U44 eta U34 lineek zerbitzua eskainiko dute bihartik aurrera eta U33aren maiztasunak zabalduko dira

Bihartik aurrera herriko autobusen zerbitzuak zabaldu egingo dira. U44 eta U34 lineak zerbitzua ematen hasiko dira berriro, eta U33 linearen maiztasunak areagotuko dira:

– U44 (Beraun-Txirrita Maleo- Masti Loidi) 7:30ean, Xenpelarretik.

– U34 (Gaztaño- Agustinas- Zamalbide) 10:10, 12:10, 16:10 eta 18:10ean Xenpelarretik.

– U33 linearen zerbitzua areagotuko da (Gaztelutxo- Agustinak- Markola- Zamalbide) 15:10, 17:10, 19:10 eta 20:10ean irteerak gehituz.