Goialde haur eskolan izen ematea aurrez aurre egiteko beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea

Orain egun gutxi azaldu genuen 2020-2021 ikasturteko Haurreskoletako matrikulazio kanpainari buruzko informazioa. Bertan adierazten zen matrikulaziorako izen ematea bi modutara egin daitekeela, bat on-line eta bestea aurrez aurre haurreskolan bertan. Baina, Goialde Haurreskolaren kasuan honako hau argitu beharra dago:

Covid-19ak eragindako egoera dela eta, ekainaren 1etik 8ra bitarte, Goialde haurreskolan aurrez aurreko matrikulazioa burutzeko aldez aurretik hitzordua adostu beharko da.

Ondorioz, Goialde Haurreskolaren kasuan, 2020-2021 ikasturteko matrikulazioa egiteko bi aukera hauek izango dira:

– On-line, lehen adierazi zen bezala, maiatzaren 21etik ekainaren 8ra bitarte (biak barne), honako web orrian: www.haurreskolak.eus.

– Aurrez aurre: aldez aurretik telefonoz hitzordua hartuta honako telefono honetan: 943 520 762. Behin hitzordua hartuta, haurreskolara gerturatu ahal izango da pertsonalki matrikula egiteko.