‘Errenterian 11 kolore’ ekimenak arrakastaz itxi du V. edizioa

‘Errenterian 11 kolore’, kultur aniztasunaren nazioarteko egunaren ospakizunak arrakastaz eta berrikuntzaz eman dio itxiera V. edizioari.

Aurreko asteko asteartetik ostiralera bitarte, arratsaldero, bideo solasaldiak izan dira webguneak izan dituen atalen inguruan eta 60 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.

Aurtengo erronka jaialdia modu telematikoan aurrera eramatea izan da eta, ondorioz, Ecocinema elkarteak, esaterako, Mexikotik hartu du parte. Najat Kaanache sukaldari ospetsuak, aldiz, Marokoko Fes hiritik parte hartu du ‘11 Zapore’ ekimenean.

Gainera, herriko ostalariak, ikasleak, elkarteak, haurrak… hau da, perfil desberdinetako jendearengana iritsi da ekimena. Gai desberdinak lantzeaz gain, bereziki, eskura dagoen webgunea eta materialak ikusgai geratzeko aukera ere egon da. Hortxe daude, ‘Leiho guztiak, leiho bakarra’ film laburra, baita argazkia eta mikro-kontakizuna bidaliz ‘11 etxe eta kolore’ proiektuan parte hartzeko ekimena ere.

Horretaz gain, aniztasunean etxetik ongi pasatzeko txokoan lantzeko material ugari dago. Aurten ipuinak, filmak eta bestelakoak biltzen dituen etxeko txikiei zuzenduriko atala sortu da.

Azkenik, aurko progrmazioaren baitan egon diren lau bideo-tertuliak entzungai daude hemen.