Liburutegia eta Kultura saila aurrez-aurreko zerbitzua ematen hasiko dira

Kultura | Udal antolamendua 2020-05-31 | 0

Astelehenetik aurrera aldaketak egongo dira Udalaren zenbait zerbitzutan. Izan ere, liburutegiak liburuak maileguan hartzeko eta itzultzeko zerbitzua eskainiko du berriro eta Kultura sailak arreta emango du aldez aurreko hitzorduarekin.
Astelehenetik aurrera liburutegiak astelehenetik ostiralera irekiko ditu ateak, 10:00etatik 18:30era. Sarrera mostradoreraino izango da, eta liburuak maileguan hartzeko eta itzultzeko zerbitzua emango da soilik.
Haur liburutegiko eraikinak itxita jarraituko du eta zerbitzua helduen liburutegiko eraikinean emango da.
Liburuak, bertaratu aurretik telefonoz
(943 449 635), emailez (binformacion@errenteria.eus) edo whatsappen bidez (647 673 451) eskatzea gomendatzen da, bai eta Euskadiko liburutegien katalogoaren bidez ere (https://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop?SUBC=GIP/G0268&LANG=eu-ES).
Itzulerako liburuak kanpoan dagoen buzoian ere sar daitezke.

Era beran, Kultura sailak jakinarazi du aurrez aurreko arreta ematen hasiko direla 09:00etatik14:00etara; beti ere, aldez aurretik hitzordua ezarrita. Zita lotzeko kultura@errenteria.eus e-posta helbidea eta 943 449 634 telefono zenbakia erabil daitezke.
Eraikin guztietan segurtasun- eta garbitasun-neurriak bete beharko dira, hala nola sartu aurretik eskuak garbitzea, maskarak erabiltzea, edukiera mugatzea eta segurtasun-distantzia.
Administrazio epeen aktibazioa
Era berean, udalak ohartarazi nahi du datorren astean berriro abiaraziko direla orain arte etenda egon diren administrazio-epeak.

No comments yet.

Utzi erantzuna