Liburutegia zure etxean. Aste honetako ekintzak

Kultura 2020-06-01 | 0

Liburutegiko eskaintzak ez du etenik eta ekainerako online ekintza gehiago antolatu dira liburutegia herritar guztiongana gerturatzeko helburuarekin. Horrela, adin guztietarako hainbat ekimen jarriko dira eskuragarri berriz ere, klik batean.

Aste honetarako bi ekintza antolatu dira streaming bidez parte hartu ahal izateko: ‘Irakurketa Ozenki’ren tailerra Irene Soteloren gidaritzapean, 9-12 urtekoentzat, eta helduei zuzendutako gaztelerazko literatur solasaldia Amaia Garciarekin. Azken solasaldi honetan gainera, aukeratutako liburuaren idazleak parte hartuko du zuzenean; Karmelo C. Iribarrenek alegia.

Hauek dira egun eta ordu zehatzak parte hartu ahal izateko:

– Ekainak 2, 19:00: Literatur solasaldia (gaztelaniaz) Amaia Garciarekin. Liburua: Diario de K / Karmelo C. Iribarren.

– Ekainak 3, 17:00: Irakurketa Ozenki Irene Sotelorekin.

Jadanik ekintza hauetan parte hartzen dutenei liburutegitik zuzeneko gonbita egingo zaie, baina ekintza guztiak irekiak izango dira eta herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri.

Saioen esteka lortzeko, deitu 943 449 635 telefonora, 647 673 451 whatsappera edo idatzi mail bat binformacion@errenteria.eus helbidera.

No comments yet.

Utzi erantzuna