Andre Mari kaleko arrisku egoera dela-eta

Andre Mari kaleko eraikin zahar bateko —Boni zapata dendaren gainekoa— suhesia zartatu da.

Hori dela eta suhiltzaile, udaltzain eta udaleko hainbat teknikari eta ordezkari politiko bertaratu dira egoeraren azterketa egiteko.

Eraikinaren estrukturak ez badu arazo edo arriskurik ere, bi etxeak banatzen dituen zutabea zartatua dago eta erortzeko arriskua du.

Udaltzainek kalea moztu dute arrisku eremua lokarriz hesituz eta hainbat seinale jarri dira bertan ez gelditzeko adieraziz.

Zentzu honetan eta segurtasuna bermatze aldera, inguruko portaletan ere hainbat indikazio jarri dira.

Bihar bertan eraikuntza pribatu honetako etxe-aurrea konponduko duen enpresak aldamioak jartzen hasiko da konponketari ekiteko.

Egoera honen aurrean Udaltzainek jarritako seinaleei kasu egitea eskatzen die Udalak herritarrei.