Dagoeneko eska daitezke Hirigune Historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko talka-planaren baitan

Erdigunea | Hiri antolamendua 2020-06-09 | 0

Koronabirusak eragindako egoerak eragin handia izan du gizakiarengan, gizartean eta ekonomian.

Tokiko ekonomian izan duen eta izaten ari den eragina arintzeko, Udalak martxan du talka- eta suspertze-plana. Plan horrek 16 neurri ditu etxeko ekosisteman eta tokiko sare ekonomikoa osatzen duten sektore ekonomikoetan eragiteko.

Aipatutako planaren 16. neurriak etxeko gastuak finantzatzeko eta gremioak mobilizatzeko laguntzak jasotzen ditu. Horien artean daude Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko dirulaguntzak.

Testuinguru horretan, Udalak Hirigune Historikoan jarduera horiek (EIT eta horren ondoriozko obrak) egiteko diruaguntzak eskatzeko epea ireki du, eta horrek Hirigune Historikoa biziberritzen laguntzen du, eremu kaltebera horren birgaitze sozioekonomikoaren ikuspuntutik.

Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte Errenteriako Hirigune Historikoko eraikinen jabekide erkidegoek eta jabeek.

Dirulaguntza lerroa:

Jabekide-erkidegoei eta eraikinen jabeei diru-laguntzak ematea 2020, eraikuntzen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko, Errenteriako hirigune historikoan.

Ondoko esku-hartzeak bete beharko dira dirulaguntza jaso ahal izateko:

• Jabekide Elkargoaren titulartasuneko Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren txostena–galdetegia eta diktamena ematea eta/edo Ikusketa-diktamenean zehaztutako obrak egitea, obrak eraikineko osagai komunei eragitea.

• Ikuskapen txostenari eta obrei buruzko dirulaguntzak bakoitza bere aldetik eskatu daitezke.

• 2020.urtean eginiko ikuskapen txostenak izango dira diruaz lagundu litezkeenak eta 2020an amaitutako obrak.

• Obrak burutzeko dirulaguntzen eskarietan, ez dira ontzat hartuko bukatu gabeko obrak badira. Bestetik, 2019an edo aurretik egindako EIT txostenak ez dute dirulaguntzarik jasoko

Lerro horretarako baimendutako gastua 100.000 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea izango da 2020ko EKAINAREN 9tik 2020ko AZAROAREN 30 bitarte edo aurretik, aurrekontuetako partida agortuko balitz.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian, https://errenteria.eus/zu/dirulaguntzak/#hirigintza izango dute informazioa eskuragarri.

No comments yet.

Utzi erantzuna