Irakurketa-gela irekiko dute eta ekintzak modu presentzialean izango dira datorren astetik aurrera liburutegian

Ekainaren 15etik aurrera, astelehena, liburutegiak zerbitzu gehiago eskainiko ditu. Zehazki, helduen saileko irakurketa gela irekiko da berriz ere erabiltzaileak erabili ahal izateko. Bestalde, orain arte ‘Liburutegia zure etxean’ programan online egindako ekintzak modu presentzialera pasako dira. Partaide kopuruaren eta edukiaren arabera aretoa aukeratu eta egokituko da.

Hortaz, ekainaren 15etik aurrera hauek dira eskainiko diren zerbitzuak eta baldintzak:

Helduen liburutegia

– Aurrez aurreko arreta ordutegia: 10:00-18:30.

– Mailegu zerbitzua: Orain arte bezala, 8 pertsonako gehienezko edukiera onartuko da eta gehienez 15 minutu izango ditu erabiltzaileak liburuak aukeratzeko. Erabiltzaileak banaka etorri ahalko dira, menpekoak izan ezik.

– Irakurketa gela: 22 pertsonako gehienezko edukiera izango du eta kasu honetan, ez da denbora mugarik egongo.

Ekintzei dagokionez, modu presentzialean eta dagozkion segurtasun neurriak errespetatuz egingo dira. Parte hartu nahi duenari liburutegiarekin harremanetan jartzeko gonbita egin diote arduradunek.

Datorren asterako helduei zuzendutako bi ekintza daude:

-Ekainak 15, 19:00etan. Literatur solasaldia (euskaraz) Xabier Etxanizekin. Liburua: ‘Maleta’, Sergei Dovlatov.

-Ekainak 17, 19:00etan. English Book Club, Slawka Grabowskarekin. Liburua: ‘To kill a Mockingbird’, Harper Lee.

Haur liburutegia

-Arreta ordutegia: 10:00-13:30

-Mailegu zerbitzua: Orain arte bezala, 8 pertsonako gehienezko edukiera onartuko da eta gehienez 15 minutu egon ahalko da. Erabiltzaileak banaka etorri ahalko dira, 8 urtetik beherakoak eta menpekoak izan ezik.

Hala ere, zerbitzu telefonikoa eta telematikoa ohiko ordutegian eskaintzen jarraituko da 8:30-20:30era ondorengo bideetatik:

Zerbitzu telefonikoa: 943 449 635.

Email helbidea: binformacion@errenteria.eus

Whatsapp: 647 673 451