Udalak kontziliazioa erraztuko du ‘Udan Ludotekara’ programa berriarekin eta uda honetan haurren zaintza kontratatzeko dirulaguntza lerro berriarekin

Berdintasuna | Gazteria 2020-06-12 | 0
Itziar Ostolaza, Berdintasun zinegotzia, eta Maite Gartzia, Gazteria zinegotzia.

Osasun larrialdiak herriko haur eta familien eguneroko bizitza errotik aldatu du.

COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela eta, duela aste batzuk Udalak haurrei urtero eskaintzen dien ‘Udako Oporrak’ programa bertan behera uztea erabaki zuen, osasuna bermatzeko segurtasun-neurriak betetzearren.

Udalaren ustez, hezkuntza-aisiak haurrei ematen dien guztia ezinbestekoa da, haurrei jolaserako, dibertsiorako eta elkarbizitzarako espazio bat eskainiz, non beren autonomia pertsonala gozatu eta garatu ahal izango duten.

Une honetako egoerak aukera ematen du egokitutako programa bat eskaintzeko, segurtasun-neurri guztiekin, eta Gazteria Sailak ‘Udan Ludotekara’ programa sortu du; aurretik ‘Udako oporrak’ programan izena eman zuten haurrei zuzenduta.

Parte-hartzaileak:

• 2014-2016 aldian jaiotakoak: gehienez 5 parte-hartzaileko taldeak.

• 2008-2013 aldian jaiotakoak: gehienez 8 parte-hartzaileko taldeak.

Elkarguneak:

Errenteriako 6 Ludotekak, 2 Gazteleku eta Merkatuzar eraikina. Ahal bada, ekintzak kalean izango dira.

Egutegia:

Jarduerek astebete iraungo dute

• Ekainaren 29tik uztailaren 3ra

• Uztailaren 6tik 10era

• Uztailaren 13tik 17ra

• Uztailaren 20, 21, 27, 28 eta 29a.

Aste eta gune bakarra hautatzeko aukera dago.

Ordutegiak:

• 2014-2016 aldian jaiotakoak: 10:00etatik 13:00etara.

• 2008-2013 aldian jaiotakoak: 9:30etik 13:30era.

Izena emateko edo baja emateko epea:

‘Udan Ludotekara’ programan izena emateko edo ‘Udako Oporrak’ programaren zenbatekoa itzultzeko eskatzeko epea ekainaren 15etik 21era bitartekoa da.

‘Udan Ludotekara’-ko parte-hartzaileei ordainduta zutenaren % 50 itzuliko zaie eta baja hartuko dutenei, berriz, % 100.

Izen-emate epean izena eman ez dutenak zuzenean baja izango dira. Kasu honetan ‘Udako Oporrak’ programan ordaindutakoaren %100 itzuliko zaie.

Aurretik izena eman zuten pertsona guztiek mezu bat jasoko dute, izena emateko edo baja emateko modua azaltzeko.

Garrantzitsua: izen-emateak telematikoak izango dira. Gozatu nahi den aldia aukeratzeko aukera emango duen programa informatiko bat sortu da horretarako.

Laguntza behar izanez gero, deitu aurretik ordenagailua eskura izatea komeni da.

Telefonoak: 943 44 96 06 (8:00-14:00) eta 666 010 902 edo 617 420 730 (15:00-19:00).

Udala jakitun da, errealitate berrira egokitutako zerbitzua eskainiko badu ere, hainbat familiak zailtasunak izango dituela uda honetan haurren zaintza eta lanbidea kontziliatzeko.

Familiei kontziliazio horretan laguntzeko, Errenteriako Udalak dirulaguntza lerro berri bat sortu du, osasun krisiaren ondorioei erantzuteko diseinatutako talka planean jasotzen dena. Dirulaguntza lerro honen xedea ikasturte berria hasi bitarte haurren zaintza kontratatzeko laguntza eskaintzea da.

Errenteriako Udalak berdintasun politiketan urrats bat eman nahi du lerro berri honen sorrerarekin, herriko emakumeak erdigunean jarriz eta hauei kontziliazioa erraztuz. Egun, oraindik, haurren zaintzaren zama emakumeengain erortzen baita, osasun larrialdi honetan azaleratu den gisara.

Dirulaguntza lerro honen bidez 30.000€ jarriko ditu Udalak herritarren eskura.

Laguntza hau jaso ahal izango dute Errenterian erroldatuta dauden eta 45.000€-tik beherako errenta duten 14 urtetik beherako adin-txikikoak haien kargu dituzten familia unitateek. Oinarriak argitaratzen diren momentutik irailaren 15era bitarteko epean burututako kontratazioak artatuko dira eta bi irizpide hartuko dira aintzat: familia-unitatearen errenta eta kontratuaren ordu kopurua.

Familia-unitate bakoitzak hilabetero jaso ahal izango duen gehienezko diru kopurua 600€-koa izango da.

Deialdia datozen asteetan egingo da publiko Aldizkari Ofizialean eta ZU! arreta zerbitzuan egongo da eskaera egiteko aukera. Epea irekitzen denean Udalak berri emango du ohiko bideetatik.

No comments yet.

Utzi erantzuna