Uztailaren 12ko hauteskundeetako mahaietarako kideak izendatzeko zozketaren emaitzak kontsultatu daitezke

Udal komunikabidea 2020-06-12 | 0

Atzo egin egin zuten uztailaren 12ko hauteskundeetarako mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa eta emaitzak esteka honetan kontsulta daitezke. Errenteriako Udalak kontsulta-sistema hau ezarri du lehen aldiz. Sistema horretan nahikoa da pertsona bakoitzaren datuak txertatzea hauteskunde-mahaietako kide gisa izendatu duten ala ez jakiteko.

Alabaina, kontsultaren emaitza ezezkoa izateak soilik esan nahi du pertsona hori ez dutela izendatu titular edo lehen edo bigarren ordezko. Adierazi behar da kargu bakoitzerako bederatzi ordezko hautatu direla zozketan, eta datu horiek gorde direla Udalaren artxibo informatikoetan. Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak hainbat kasu salbuesten dituelako ezin bada bermatu hauteskunde-mahairen bat eratuko dela, aipatu zerrenda erabiliko da postu horiek betetzeko eta dagokien pertsonei zuzenean jakinaraziko zaie.

No comments yet.

Utzi erantzuna