Ekainaren 22an zabalduko dute euskara ikasteagatik dirulaguntzak eskatzeko epea

Errenteriako Udalak jakinarazi du ekainaren 22tik uztailaren 3ra zabalik egongo dela euskara ikasteagatik dirulaguntza eskatzeko epea. Herriko euskaltegietan edo beste edozein zentro homologatuan ikasten aritu den orok du dirulaguntza eskatzeko eskubidea.

Aurten ere kontuan hartuko da %85eko asistentzia dirulaguntzak emateko garaian, baina hori neurtzeko COVID-19aren eraginez sortu den alarma egoera bitarteko epea hartuko da soilik kontuan. Baldintza guztiak hemen ikus daitezke.

Eskariak herriko euskaltegietan, ZU! Arreta zerbitzuan edo telematikoki aurkeztu ahal izango dira hemen.