Errenteria Musikaleko ikasturte amaierako emanaldiak online ikusi ahal izango dira aurten

Ekainaren 24tik 27ra bitartean egunero 19:00tan herribizia.errenteria.eus/errenteriamusikal webgunean Errenteriako Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleek ikasturte amaierarako espreski osaturiko emanaldiak ikusgai jarriko dira.

Lau emanaldi osatu dituzte orotara. Martxoaz geroztik Covid-19ak telematikotasunez jardutera behartu arren Musika eta Dantza eskolaren jarduna ez da eten eta guztien ahalegin berezia

ri esker gorputz-mugimendu zein soinu-uhinek jarraikortasuna izan dute etxetik eta pantailaz bestalde komunikatuz.
Ekainean zehar Eskolan bertan ikusle-entzulerik gabeko saioak grabatuz, etxeetan ikasleek beraiek eginiko grabaketekin eta eskola-komunitateko testigantza batzuk bilduz 4 emanaldi osatu dira, eta bertan musikari eta dantzari hasiberriak, ikasle eskarmentatuagoak, gradu profesionala amaitu dutenak… banaka zein taldean ikusi ahal izango dira.

Ekainaren 24an hasi eta 27ra bitartean 19:00etan adierazitako helbidean emanaldi berri bat gozatu ahal izango da egunero.