San Juan bezpera modu berezian ospatzeko aukera egongo da gaur, 20:00etan, online

Ekainaren 23a tradizioz eta mitoz beteriko gau berezia da, Errenterian. Aurten ezingo dira ohiko ekitaldiak ospatu eta gozatu; hala ere, herriko dantzariek ez dute San Juan bezpera ospatu gabe utzi nahi izan eta ohiko soka-dantzarekin bideo berezia osatu dute, Ereintza dantza-taldeak antolatuta. Hainbat udal ordezkari lagun dituztela, herriko dantzari eta txistulariek San Juan bezpera ospatzeko modua emango digute ikus-entzunezko honen bidez.

Jarraian, Iraultza dantza-taldearen iazko Urdiaingo Kantaiaren bideoa ikusteko aukera egongo da.

Emanaldia gaur, asteartea, 20:00etan, esteka honetan egongo da ikusgai: https://herribizia.errenteria.eus/san-juan/