Emakumeen Etxeak ateak berrirekiko ditu astelehenean udako ordutegiarekin

Covid-19aren ondorioz, Emakumeen etxeak bertan behera utzi behar izan zuen aurrez aurreko jarduera martxoaren erdialdean eta zerbitzuak bide telematikoen bidez eman ditu denbora honetan zehar.

Ekainaren 29an berriz irekiko ditu ateak, uztailaren 21era arte, udako ordutegian: 09:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.Ohi bezala, uztailaren 22tik abuztuaren 31ra bitarte itxita egongo da.

Orientabide juridiko eta psikologikorako zerbitzuak indarrean mantenduko dira, orain arte bezala, aurrez hitzordua eskatuz eta telefonoz bidezko artapena bermatuz.

Emakumeen Etxearekin harremanetan jarri eta hitzorduak eskatzeko:

Telefono zenbakia: 943 449 630

Helbide elektronikoa: emakumeenetxea@errenteria.eus