Kirol instalazioen itxiera-aldian erabili gabeko zerbitzu eta abonuak konpentsatzeko sistema

Errenteriako udal kirol instalazioen itxierak eragindako abonatuek eskubidea daukate epe horretan jaso ez duten zerbitzuarengatik konpentsazioa jasotzeko (zenbatekoaren itzulketa edo abonua luzatzea).

Kasu bakoitzean jarraitu beharreko prozedura honako hau da:

HARPIDETZA AKTIBOAREKIN JARRAITZEN DUTEN PERTSONAK (BAJA EMATEN EZ DUTENAK)

Hileko harpidetza

Uztaileko harpidetza-kuotan automatikoki deskontatuko da martxoko itxiera-egunei dagokien zati proportzionala.

Urteko ordainketak / 4 Plana

Urteko ordainketak dituzten erabiltzaileek uztailaren 31ra arteko epea izango dute itxiera-egunei dagokien kuotaren zati proportzionala itzultzeko eskatzeko.
Itzulketa ez bada uztailaren 31 baino lehen eskatzen, indarreko urteko ordainketaren indarraldia itxiera-aldia beste horrenbeste luzatuko da.

Kuotaren zati proportzionala itzultzeko eskatzeko, formulario hau bete beharko da: Konpentsazioak eskatzeko formularioa.

Fitness kuota

Uztaileko abonu-kuotatik automatikoki deskontatuko da martxoko itxiera egunei dagokien fitness-kuotaren zati proportzionala.

Haurrentzako jarduerak

Uztaileko abonu-kuotatik automatikoki deskontatuko da martxoko itxiera egunei dagokien haurrentzako jardueren kuotaren zati proportzionala.

Helduentzako jarduerak

Uztaileko abonu-kuotatik automatikoki kenduko da helduentzako jardueren zati proportzionala, martxoko itxiera egunei dagokiena.

ITXIERA-ALDIAN BAJA EMAN DUTEN PERTSONA ABONATUAK

Martxoaren 14tik uztailaren 5era bitartean kirol-instalazioetan baja eman duten pertsonek itxiera-aldian baliatu ez dituzten zerbitzuen zati proportzionala itzultzeko eskatu ahal izango dute. Horretarako, honako formulario hau bete beharko dute: Itzulketak eskatzeko formularioa: Konpentsazioak eskatzeko formularioa

Kasu guztietaran itzulketa horiek eskatzeko epea 2020ko uztailaren 31n amaituko da.