Liburutegia udako ordutegiarekin hasiko da ekainaren 29tik aurrera

Ekainaren 29an hasita eta irailaren 4ra bitarte, liburutegia udako ordutegiarekin hasiko da. Denbora ahalik eta laburrena izan dadin, erabiltzaileek orain arte bezala liburu eskaerak, bide telematikoa erabiliz egin ditzakete.
Bestalde, erabiltzaileei gogorarazi nahi dizkiegu ezarritako neurri eta baldintzak:

Helduen liburutegia
-Arreta ordutegia: 8:00-14:30
-Mailegu zerbitzua: 8 pertsonako gehienezko edukiera onartuko da eta gehienez 15 minutu izango ditu erabiltzaileak liburuak aukeratzeko.
-Erabiltzaileak banaka etorri ahalko dira, menpekoak izan ezik.
-Irakurketa gela: 22 pertsonako gehienezko edukiera izango du eta kasu honetan, ez da denbora mugarik egongo.

Haur liburutegia
-Arreta ordutegia: 10:00-14:30
-Mailegu zerbitzua: 8 pertsonako gehienezko edukiera onartuko da eta gehienez 15 minutu egon ahalko da.
– Erabiltzaileak banaka etorri ahalko dira, 8 urtetik beherakoak eta menpekoak izan ezik.
Zerbitzu telefonikoa eta telematikoa 8:00-14:30era eskainiko da ondorengo bideetatik:
Zerbitzu telefonikoa: 943449635
Korreo elektronikoa: binformacion@errenteria.eus
Whatsapp: 647673451