Udalak dolu-ekitaldi bat egingo du alarma-egoeran zehar hildako pertsonen familiekin

Udalak mezu hau helarazi nahi die alarma-egoeran zehar (martxoaren 13tik ekainaren 21era) hildako pertsonen senitartekoei:

Lehenik eta behin jaso ezazu gure doluminik sentikorrena galdutako senitartekoarengatik.

Jakitun gara COVID-19ak ikaragarri zaildu duela maite ditugunak nahi bezala agurtu eta dolua egin ahal izatea. Horregatik, Udalak dolu-ekitaldi bat egitea erabaki du, konfinamenduan joan diren bizilagun guztien omenez eta zuei gure berotasuna adierazteko.

Mezu honen bidez ekitaldian parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Parte hartu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan uztailak 3a baino lehen, telefono-zenbaki honetan: 943 449 611 (Reyes).

Jaso ezazu gure besarkadarik sentikorrena.