Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasa ordaintzeko epea, zabalik

Udal komunikabidea 2020-06-29 | 0

Ogasun saileko ordezkariak hartutako erabakiaren bidez 2020ko 1. HIRUHILEKOari dagokion Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasaren padroia onetsi eta gero, jendaurreko informaziora jartzen da,. Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluan galdatzen den borondatezko zergabilketaren epea eta modua adierazten dira. Hori guztia ondoko arau hauen arabera.

a) Agertzen den tokia: Errenteriako Udalaren ZU! Arreta zerbitzuan.

b) Aztertzeko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabete.

c) Erreklamazioak aurkezteko epea: Hilabetekoa, b) puntuan adierazi bezala.

d) Erreklamazioak tartejartzen deneko organoa: Ogasun Saileko Delegatua.

e) Erreklamazioak aurkezteko tokia: Errenteriako Udalaren ZU! Arreta zerbitzua. (www.errenteria.eus/zu)

f) Adierazi epean zehar ez bada inolako erreklamaziorik egiten, behin betirako onartutzat joko da.

g) Zergabilketa epea: 2020ko EKAINAREN 29tik ABENDUAREN 31 arte, biak barne.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak epe exekutiboari dagozkion errekarguekin kobratuko dira, baita atzerapen korrituak eta, dagozkion kasuetan, sortzen diren ekintzen gastuak ere.

h) Sarrera modua: Helbideratutako ordainagiriak hasiera batean abuztuaren 21ean kargatuko dira baimendutako Entitate eta kontuan, eta geroago bigarren karga bat egingo da urriaren 16an, eta hirugarren karga bat 2020ko abenduaren 31n, ordaintzeko epea luzatu nahi duten zergadunentzat.

i) Erreziboa helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udal honen ZU! Arreta zerbitzuan (www.errenteria.eus/zu) egin ditzakete, edo edozein entitate laguntzailetan goian aipatutako epea amaitu bitartean.

No comments yet.

Utzi erantzuna