Galtzarabordako Kiroldegiko taberna-kafetegia lehiaketara atera da

eUdala | Kirola 2020-07-03 | 0

Errenteriako Udalak jakinarazi du lehiaketa publikora atera dela Galtzarabordako Udal Kiroldegiko kafetegiaren ustiapena.

Baldintzak eta dokumentazioa udalaren webguneko (www.errenteria.eus) “kontratatzailearen profila” n argitaratuta daude.

Ordaindu beharreko urteko kanona 10.800 eurokoa da (BEZ barne), tabernaren garbiketa- eta elektrizitate-gastuak gehituta. Instalazioa ekipatuta dago, eta, beraz, ez da beharrezkoa hasierako inbertsiorik egitea.

Eskaintzak aurkezteko epea abuztuaren 4an amaituko da.

No comments yet.

Utzi erantzuna