Alarma-egoeran hil diren pertsonak modu kolektiboan agurtu eta euren senideei babesa adierazteko ekimena antolatu du Udalak

Alarma-egoeran senide bat edo maitatutako pertsona bat galdu duten pertsonek ezin izan dute heriotzara lagundu eta nahi bezala agurtu galdu duten pertsona. Errenteriako Udaleko arduradunek badakite horrek min handia eragin duela eta esperientzia horrek izugarri zaildu dezakeela dolua bezalako prozesu garrantzitsu bat. Hori dela eta, erakundeak hildako pertsona horiek modu koliektiboan agurtzeko ekitaldia antolatu du.

Ekitaldiaren helburua azken aste hauetan agurrak izan duen zailtasuna aitortzea da, hau da, joan direnen oroimena ohoratzea, kolektiboki merezi duten bezala, eta, batez ere, gure maitasuna eta berotasuna erakustea, baita berotasun kolektiboa ere, egoera horretan maite duten pertsona bat galdu dutenei.

Maiatzaren 26an udalbatzarrak telematikoki egindako osoko bilkurak hartu zuen konpromisoarekin lotuta dago ekimena. Korporazioak erabaki du une honetan, arau bereziei jarraitu behar badiegu ere, baldintzak betetzen direla horretarako.

Ekimenaren elementuak:

Kide bat galdu duten familientzako ekitaldia Niessen aretoan izango da, uztailaren 14an, 19: 30ean. Ekitaldi xumea eta laikoa izango da. Parte hartu ahal izateko, aldez aurretik udalarekin harremanetan jarri behar da, ostirala baino lehen (Reyesengatik galdetu, 943 44 96 11, 8:00etatik 14:00etara)

Herritar guztientzako deialdia: Errenteriako Atean kandelak jartzera gonbidatzen dira herritarrak (Niessen parean dagoen hiri-eskultura, Nafarroa hiribidetik). Uztailaren 14ean, 20:00etatik 24:00etara, hala nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen dira modu sinboliko horretan parte hartzera, hildakoak agurtzeko eta haien maiteei laguntzeko.

Udaletxearen argiztapen horia, uztailaren 14ko gauean kandeletako argiaren koloreari erreferentzia eginez.