Hauteskunde-mahai batzuen ohiko kokapena aldatu da uztailaren 12ko hauteskundeetarako

COVID-19aren ondorioz indarrean jarritako osasun-protokoloak direla eta, hauteskunde-mahai batzuen ohiko kokapena aldatu da igandean egingo diren hauteskundeetarako. Honako hauek dira aldaketak:

– Alaberga A.E., Pio Baroja Ikastetxea eta Udal Euskaltegia hauteslekuen mahai guztiak aldatuko dira Galtzarabordako Udal Kiroldegia / Polideportivo Municipal de Galtzaraborda hauteslekura.

– Oarso Eraikuntza eta Viteri Eskola hauteslekuen mahai guztiak aldatuko dira Jose Luis Caso -Merkatuzar hauteslekura.

Hautesle guztiek maskara jantzita joan beharko dute hauteslekuetara, dagozkien distantziak mantendu beharko dituzte eta pilaketak saihestu beharko dituzte, agintari eskudunek hartutako osasun-jarraibideen arabera.