Haurrek haien Madalenak marraztuko dituzte

‘Jaiak marrazten 2020’ Haurren jai Batzordeak proposatutako ekimena da. Ideia da haurrek haien Madalenak, jaien giroa, gustuko ekintzak, oroitu nahi dituzten pertsonak… marraztea.

Konpartitzeko modua nola bideratu lantzen ari dira antolatzaikeak baina, modu batera edo bestera marrazkiak zabalduko dituzte.

Ekarpena egin nahi duten haurrek marrazkiaren argazkia bidali behar dute oarsoirriak@gmail.com helbidera uztailak 12 baino lehen mezuan haurraren izena (nahi izanez gero abizenak) eta adina adierazita.

Aurrerago jakinaraziko dute marrazkiak nola zabalduko diren.