Dagoeneko eska daiteke etxeko langileentzako aparteko sorospenaren osagarria, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko talka-planaren baitan

Koronabirusak tokiko ekonomian izan duen eta izaten ari den eragina arintzeko, Udalak martxan du talka- eta suspertze-plana. Plan horrek 16 neurri ditu etxeko ekosisteman eta tokiko sare ekonomikoa osatzen duten sektore ekonomikoetan eragiteko.

Plan horretako zazpigarren neurria Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Bereziko kideen kolektiboari osasun-alarmak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko dirulaguntza da.

Dirulaguntza horren inguruko oinarriak hemen irakur daitezke eta eskaera egiteko epea zabali da jadanik honako esteka honetan.