Oarso 2020 aldizkariaren aurkezpen irekia egingo dute ostiralean

Ostiralean, uztailaren 17an, Oarso 2020 aldizkariaren aurkezpen irekia izango da, 18:30ean, Merkatuzarren (Pablo Iglesias, 3).

Bertan, eta egileen eskutik, aurtengo edukiak ezagutzeko aukera eskainiko da.

Gonbidapenak uztailaren 16ra arte (osteguna barne) eskatu ahal izango dira posta elektronikoz, artxiboa@errenteria.eus helbidera idatziz, edo 943 449 610 telefonora deituz (astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13: 30era).