EMKEk ekimen ugari aurkeztu ditu datozen asteotarako

Koronabirusa dela eta EMKEk denboraldiko bigarren hiruilekoko kontzertuak bertan behera utzi behar izan ditu. Hala ere, horrek ez die eragotzi sortzen jarraitzea, eta laster ikusi ahal izango ditugu lan honen fruituak; izan ere, denboraldiaren plangintza egin dute, hainbat proposamen eta formaturekin, egoera berrira egokituz.

“Zentenarioa (1920-2020) Herri baten Doinu eta Taupada” argazki erakusketa. Argazki bidaia Zentenarioaren 100 urteko ibilbidean zehar. Xenpelar Kultur Etxean izango da ikusgai uztailaren 20tik 31ra bitartean.

El Centenario (1920-2020) Herri baten Doinu eta Taupada diskoaren aurkezpena. Jose Ervitik idatzitako piezaren bilakaera historikoa jasoko duena 100. urteurrena ospatzeko.

A Igarondo dokumentalaren aurkezpena. Torre Muzkiz konteak idatzitako piezaren historiaren inguruko dokumentala. Aurrerago emango dute data eta estekaren berri.

San Inazio kontzertua, uztailak 31, ostirala, 22:30ean, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian. Segurtasun arau berriak direla eta, aforo murriztua egongo da, eta beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea Niessen Kulturguneko harreran, uztailaren 27tik aurrera.