Madalenetako egunetan jarduera mugatzea aztertzen ari dira elkarte gastronomikoak

Herriko elkarte gastronomikoak Madalenetako datetan beren jarduera mugatzea aztertzen ari dira Udalak eta Ostari ostalarien elkarteak hartutako bidea jarraituz,. Dagoeneko sei elkartek ordutegia mugatzeko erabakia hartua dute eta gainontzekoak gaia aztertzen ari dira. Erabaki honen bidez elkarteek elkartasun keinua eta jarduera arduratsuak mantentzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute.