Mendi Urruzunoren ‘Herribirusa’ erakusketa, Errenteriako kaleetan

Abuztuaren 1etik aurrera Karmele Urruzuno Bermudez ‘Mendi’ argazkilariaren (Errenteria, 1971) ‘Herribirusa’ erakusketa Errenteriako kaleetara helduko da.

Konfinamendu garaian bizitutakoaren hausnaketatik sortutako mostra da eta pandemia garai hau Errenteriarrek nola bizitu duten erretratu nahi izan du egileak.

Ehundaka izan dira egindako argazkiak, baina hautaketak erakutsi nahi du kutsatzen direla gaitzak, minak eta birusak, baina kutsatzen direla ere pozak, elkartasuna, lankidetza edota zaintza. Minean Errenteria herri izan dela, balkoi eta leihoak plaza bihurtu dituela, birusari komunitate izurriz erantzun diola, herritar orori nor izateko aukera eman zaiola eta trazatu duela herri bezala izan nahi duenaren bidea, ez baita atzokoa Errenteriaren nortasun kolektiboa.

Erakusketak hasierako kokalekua badu, Biteri 16. zenbakiaren inguruan. Konfinamenduaren garai gordinean kale huts eta apaindutako balkoiei argazkiak atera ondoren, kokaleku horretan abiatu baitzuen Mendik “Herritratuak” ekimena, Errenteriarrei erretratua egiteko gonbitea luzatuz.

Halere, une eta bizipen gehiago erregistratu zituen bere kamaraz eta hauek aurrekoekin batera, herriko Erdiguneko eta Iztieta auzoko kaleetan ikusi ahal izango dira: herriko balkoiak 700. urteurrenaz apainduta, haurrek egindako marrazkiak,…

Kokapena: Erdialdea + Iztieta

Erakusketa hau irailaren 13a arte egongo da ikusgai. Informazio gehiago: https://herribizia.errenteria.eus/herribirusa/