Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak ordaintzeko epea, zabalik

Abenduaren 31a arte, kobratzeko jarrita daude 2020ko ekitaldiko ordainagiri hauek:

HIRI ETA LANDA IZAERAKO ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA

Helbideratutako ordainagiriak hasiera batean irailaren 15ean kargatuko dira baimendutako entitate eta kontuan, eta geroago bigarren karga bat egingo da azaroaren 9an, eta hirugarren karga bat 2020ko abenduaren 31n, ordaintzeko epea luzatu nahi duten zergadunentzat.

Erreziboa helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udalaren ZU! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.