Astelehenean irekiko dute zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren erabileraren gaineko tasak ordaintzeko epea

Abuztuaren 17tik abenduaren 31 arte, biak barne, kobratzeko jarrita egongo dira 2020ko ekitaldiko ordainagiri hauek:

• Hondakinen Bilketagatiko Tasa.

• Ibilgailuak Sartzeko Tasa.

• Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa.

Helbideratutako ordainagiriak hasiera batean urriaren 8an kargatuko dira baimendutako entitate eta kontuan, eta geroago bigarren karga bat egingo da azaroaren 24an, eta hirugarren karga bat 2020ko abenduaren 31n, ordaintzeko epea luzatu nahi duten zergadunentzat.

Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udalaren ZU! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira