Larunbateko ‘Hezurbeltzak’ ikuskizuna Koldo Mitxelena ikastetxeko patiora aldatu da

• Hasiera batean Pontikako Frontoian izango zela iragarri bazen ere, euria aurreikusita dagoelako aldatu da Koldo Mitxelena ikastetxera

• Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Pittik migranteen eta baztertuen istorioak dituzte hizpide ikuskizun honetan

BIZI Errenteria programaren baitako udako kultur programazioaren barruan, larunbat arratsaldean ‘Hezurbeltzak’ ikuskizuna izango da Errenterian. Hasiera batean Pontitako Frontoian izatekoa bazen ere, larunbaterako eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Koldo Mitxelena Ikastetxeko patioan izango da.

‘Hezurbeltzak’ proiektuan bat egin dute Jon Maia bertsolari eta kantariak, Gorka Hermosa akordeoijotzaileak eta Pitti gitarrajoileak, zuzeneko musikaz haratago doan berezko unibertsoa eratuz, migranteen eta gizarteak baztertuak direnen istorioak kontatzeko. Kantu eta testu bidez, poetikaz jantzitako kritika egiten dute, umorea ere baliatuz.

‘Hezurbeltzak’ emanaldirako gonbidapenak eskuragarri daude bizi.errenteria.eus webgunearen bidez edo Niessen Kulturguneko leihatilan (agortu arte).

‘Hezurbeltzak’

Abuztuaren 15a larunbata, 19:30etan. Koldo Mitxelenako Patioan

Jon Maia, abeslaria eta bertsolaria

Gorka Hermosa, akordeoilaria

Pitti, gitarrajolea