Donostia kalearen zati bat itxita egongo da hiru astez astelehenetik, saneamenduaren mantentze-lanak egiteko

Aste honetan Diputazio plazako saneameduaren berritze lanekin hasi da Udala eta aparkaleku batzuk kendu dira horretarako; lanekin jarraitzeko, datorren astelehenetik, abuztuaren 17tik, aurrera eta hiru astez Donostia kaleko zati bat itxi beharko da Hondarribia eta Irun kaleen artean.

Itxiera honek honako ondorioak eragingo ditu:

– Hondarribia kaletik datozen ibilgailuak Diputazio plazara iristean ezker aldeko norabidea hartu beharko dute (Pasaia kale aldera).

– Donostia kaleko 15 eta 16 zenbakietan dauden 3 garajeen sarrera eta irteera Irun kaletik egingo da.

– Banaketako ibilgailuek ezingo dute Donostia kalea zeharkatu eta behar duten kasuetan Irun kaletik sartuko dira. Hiru aste hauetan sarbide honetako pibotea jaitsita egongo da.