Ostalaritza establezimendu eta jatetxeetako terrazetarako ordutegiaren argitzea

Covid-19 birusak eragindako salbuespen-egoeraren aurrean, ostalaritza establezimenduei eta jatetxeei ordutegi berria ezartzea erabaki du Errenteriako Udalak Jaurlaritzaren arauak jarraituz.

Hau horrela, terrazen ordutegia ostalaritza-establezimenduen ordutegiari lotzea (bai irekitzeko orduan, bai ixteko orduan) onartu da. Hala, terrazak eta mahaitxoak jartzeko baimena duten ostalaritza establezimendu eta jatetxeek  establezimendu horiek zabaltzeko ordutegi osoan erabili ahal izango dituzte, baina inoiz ez 07:30ak baino lehen, ezta 01:00ak baino geroago ere; azken kontsumizioak 00:00ak baino lehen eskatu eta zerbitzatu beharko direla. Ordutegi hori asteko egun guztietan ezarriko da, jaiegunak barne.

Iraila amaituta, bertan behera geratuko da ordutegi malgutze hori, eta Udalak orduan dagoen errealitatearen arabera aztertuko du egoera. Dena den, edozein unetan aldatua izan daiteke, pandemiaren garapenaren arabera.