Iztietako David taberna itxita egongo da itxita, Covid-19 kasu positibo bat dela-eta

Iztietako Donostia kaleko David taberna itxita egon da joan den astearen bukaeratik, Covid-19ren kasu bat atzeman baitzuten langileen artean. Itxiera segurtasun protokoloak abian jarri izanaren ondorioa da.
Gainerako langileei PCR probak egitea eta lokalaren desinfekzioa egitea dira hurrengo pausuak. Establezimendua desinfektatu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritzak eta Udalak konfirmatuko dute ateak berriro ireki ditzaketeela.
Osasun Publikoko zerbitzuak ez du kutsadura komunitariotzat jotzen bertan gertatutakoa eta, ondorioz, ez ditu beharrezko jotzen bezeroen PCR probak.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie tabernako arduradunei azkar eta erantzukizunez jokatu dutelako. Tabernaren arduradunek establezimendua itxi egin zuten langilea egoeraz jabetu bezain pronto, erakundeen agindurik jaso aurretik.
Ostalaritzako Covid protokoloa
Kutsadura kasu bat agertzen denean lehendabizko egitekoa da aztertzea kutsatutako langilearekin harreman estua zein langilek izan duten eta, oporrak edo txandak tarteko, adibidez, zeintzuk ez duten izan.
Kutsatutako pertsonarekin harreman esturik izan ez eta PCR proban negatibo eman duten langileek bakarrik ireki dezakete berriro establezimendua. PCR proban negatibo eman arren, kutsatutako langilearekin harreman estua izan duten langileek berrogeialdian egon beharko dute, eta bigarren PCR proba eginda negatibo eman beharko dute lanera itzuli ahal izateko.
Era berean, establezimenduaren arduradunek lokala desinfektatu beharko dute. Lan hori kontratatutako enpresa batek edo establezimenduko langileek egin ahal izango dute, beti ere, Covid-19 protokoloan horretarako baimendutako produktuak erabilita.