Datorren asteartean kalitate akustikoari buruzko eremu-planen inguruko azken bilera egingo da herritarrekin

Espainiako estatuan 2007an sartu zen indarrean zarata-mapak eta kalitate akustikoko helburuen aplikazioa arautzen zituen legeria, eta, Euskal Autonomia erkidegoan, 2013an.

Indarreko legeria betetzearren, Errenteriako Udalak dokumentu hauek idatzi eta tramitatu ditu:

  • Errenteriako Zarata Mapa onartu zen 2017ko urtarrilean.
  • Errenteriako Soinu-ingurua Hobetzeko Plana onartu zen 2018ko ekainean.

Aipatutako planaren ekintzen artean dago herriko eremuko planak idazteko zeregina, kalitate akustikoko helburuak betetzeko neurriak ezarri ahal izateko.

Bilera irailaren 8an egingo dute, 18h30tan, Reina Aretoan (Xenpelar kalea 3).

Honako auzoetako herritarrekin eta auzo elkarteekin burutuko da bilera: Sagardiburu/Anabitarte, Galtzaraborda, Igantzi, Kaputxinoak, Iztieta, Olibet-Etxeberrieta eta Alaberga.

Antolatuko den azken bilerara bertaratzeko aukera dute herritar guztiek, eta asmoa da eragindako auzoetako biztanleak bertaratzea.

Adierazi den moduan, bilera irekiak izango dira eta informazio zuzena eskuratu nahi duen oro etorri ahal izango da. Bilera horietan jasoko dira herritarrek adierazten dituzten kezkak eta arazoak ere. Ekarpen horiek kontuan izanda izendatuko dira herriko Babes Bereziko Eremu Akustikoak.

Ekarpenak egiteko epea datorren irailaren 30ean bukatuko da. Ekarpen horiek, Udal erregistroan idatziz aurkezteko eskatzen da.

Zer dira BABEak? (Babes Bereziko Eremu Akustikoak)

Eremu bat mugatzen da bertan identifikatzeko igorle akustikoen fokuak eta horien intzidentzia. Eremu bakoitzean plan bat egingo da aplikatu beharreko kalitate akustikoko helburuak lortzeko.

Saiatu da multzo berean biltzen antzeko jatorriko zarata-afekzioa duten auzoak, eta 8 BABE egin dira:

  • Beraun/Pontika
  • Iztieta/Morronguilleta/Erdigunea
  • Gabierrota/Fanderia/Lartzabal/Markola
  • Olibet/Etxebarrieta
  • Kaputxinoak/Sorgintxulo/Don Bosco
  • Esnabide/Galtzalaborda
  • Gaztaño/Gaztañoberri
  • Sagardiburu/Anabitarte

Planak idazteko, deskribatutako lanak burutu ditu AAC, Centro de Acústica Aplicada enpresak.

Udalaren ustez, dokumentu hauek markatzen dute epe ertain eta laburrean burutu behar diren neurrien ibilbide-orria. Garrantzitsuak dira herritarrek gai honen inguruan egin ditzaketen ekarpenak, eta jada argitaratu da dokumentua Udalaren ingurumenari buruzko web-orrian:
http://ingurumena.errenteria.eus/eu/ingurumen-partaidetza/1041-babes-akustiko-bereziko-eremuak-izendatzeko-parte-hartze-prozesua

Aurtengo martxoan 3 parte-hartze bilera ospatu ziren, Errenteriako auzo batzuetako eremuko planak aztertzeko. COVID-19ak sortutako alarma egoera zela eta, ez zen parte-hartze prozesuko azken saioa burutu.