Liburutegiak ohiko ordutegira itzuliko dira astelehenean

Irailaren 7tik aurrera, liburutegia ohiko ordutegiarekin hasiko da, behin-behinean.
Erabiltzaileek orain arte bezala liburu eskaerak, bide telematikoa erabiliz egitea gomendatzen da
Bestalde, gogorarazi nahi dizkiegu ezarritako neurri eta baldintzak:
Helduen liburutegia
-Arreta ordutegia: 8:30-20:30
-Mailegu zerbitzua: 8 pertsonako gehienezko edukiera onartuko da eta gehienez 15 minutu izango ditu erabiltzaileak liburuak aukeratzeko.
-Erabiltzaileak banaka etorri ahalko dira, menpekoak izan ezik.
-Irakurketa gela: 22 pertsonako gehienezko edukiera izango du eta kasu honetan, ez da denbora mugarik egongo.

Haur liburutegia
-Arreta ordutegia: 16:30-20:00
-Mailegu zerbitzua: 8 pertsonako gehienezko edukiera onartuko da eta gehienez 15 minutu egon ahalko da.
– Erabiltzaileak banaka etorri ahalko dira, 8 urtetik beherakoak, menpekoak izan ezik.

Zerbitzu telefonikoa eta telematikoa 8:30-20:30era eskainiko da ondorengo bideetatik:
Zerbitzu telefonikoa: 943449635
Korreo elektronikoa: binformacion@errenteria.eus
Whatsapp: 647673451