Errenteriako Emakumeen Etxeak ateak ireki ditu berriz

Udako oporrak eta gero Emakumeen Etxea irailaren 1ean ateak ireki ditu, eta aste honetan ohiko ordutegira itzuli da.

9:00-13:00 Astelehenetan eta ostiraletan
16:00-20:00 Astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan

Orientabide juridikoa eta Norbanakoaren jabekuntzarako gunea zerbitzuak modu presentzialean eskainiko dira berriz.

Bi kasuetan, zerbitzuak jaso ahal izateko hitzorduak aurrez eskatu beharko dira, Emakumeen Etxean (Txirrita parkea) bertan.

Email bidez: emakumeenetxea@errenteria.eus edo telefonoz 943 449 630.
Zerbitzuei buruzko informazio guztia Emakumeen Etxeko webgunean badago.

Errenteriako Emakumeen Etxea