Bihar hasiko dira Errenteria Musikaleko lehen ikasleak klaseak jasotzen

Errenteria Musikalek uda probestu du bihar hasiko den ikasturtea indarberriturik eta proiektuz beterik hasteko. Hala ere, ikasturtea ez-ohiko egutegiarekin hasiko dutela jakinarazi dute, izan ere , Covid-19 eragin duen egoeraren 20/21a ikasturte berezia izango baita. Era berean, eskolako arduradunek gogorarazi dute euren ustez heziketa aurrez-aurrekoa eta pertsonen arteko harremanetan eraikia izan behar duela.

Osasun-larrialdialdiarekiko arduraz eta zuhurtziaz jokatu eta ere berean telematikotasunak dakarren hoztasuna alboratuz saio presentzialak lehenetsi asmoz ikasturte hasiera era mailakatuan hasiko da. Litekeena da honek eskola-egutegia ikuspegi orokorretik berraztertu behar izatea, baina ikasturte gora-beheratsua aurreikusten denez egin beharreko doiketak aurreragorako utziko dira egoeraren bilakaeraren baitan.

IKASTURTE HASIERA DATA

IRAILAREN 9AN

• Musikako banakako instrumentu klaseak.
• Gradu Profesionaleko ikasgai guztiak (Banda/Orkestra izan ezik).

*Ezarritako protokoloaren baitan, irakaslea ikaslearen edo taldearen bila ate nagusira jaitsiko da klase hasiera eta amaieran eta gurasoak ezingo dira eraikinera sartu.
IRAILAREN 23AN

• Musika, Dantza eta Antzerkiko gainerako saio/ikasgai guztiak.

Eskolan Covid-19ari aurre egiteko ondu den Kontingentzia Plana datozen egun/asteetan iritsaraziko zaie ikasleei (irakasleen bidez saio batzuk antolatuko dira) eta bertan aurreikusi diren hainbat neurriren berri helaraziko zaizue (higiene neurriak, sartze-irtete protokoloak eta antolaketa orokorra).

Azkenik gogorarazi dute eskolako web orrialdean eskolarekin harremanetan jartzeko helbide zehatzak topa daitezkeela.