Errenteriako Udalak arretaz jarraitzen du Jesusen Bihotza egoitzan agertu diren COVID-19 kasuen bilakaera

Ongizatea 2020-09-09 | 0

Azken orduetan atzemandako hiru kasu berriekin, positibo eman duten egoiliarrak 14 izatera iritsi dira PCR probak egin ondoren, egun hauetan Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzan gertatu den COVID-19aren agerraldian.
Adinekoen egoitza hau Aldundiaren Kabiaren barruan dago eta bere arduradunek udalari jakinarazi diotenez, egoiliar eta langile guztiei PCR probak egiten hasi zaizkie.
Atzemandako kasu positiboen artean, sei egoiliar lekualdatu dituzte arreta berezituagoa jasotzeko. Horietako lau pertsona Eibarren dagoen errekurtso berezituago batera eraman dituzte, non pertsona hauek tratatzeko azpiegitura egokituak baitituzten. Beste bi egoiliar, ordea, ospitalera eraman dituzte.
Aldundiaren esku dagoen egoitza honetan pertsona ugari bizi denez, Errenteriako Udalak jakinarazi nahi du, gertutik jarraituko duela egoeraren bilakaera. Izan ere, langileen eta egoiliarren PCR proben emaitza guztiak ezagutu arte ezin izango baita egoera bere tamainan neurtu.

No comments yet.

Utzi erantzuna