Koldo Mitxelena XV. Ikerketa Bekara lanak aurkezteko epea zabalik

Errenteria 700 | Euskara | Kultura 2020-09-09 | 0

2018an hasitako lankidetza sendotuz, Errenteriako Udalak, UEUrekin (Udako Euskal Unibertsitatea) bigarren aldiz lankidetzan, Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren XV. ediziorako deialdia egiten du, aurreko deialdian euskarazko ikerketa sustatzeko, emakumeek egindako ikerketa bultzatzeko, Errenteriako udalerriari buruzko ezagutza areagotzeko eta bekaren izena daraman filologoa omentzeko berritutako helburuei eutsiz.

2020ko edizioan, Errenteria hiribildu gisa eratu zenetik 700 urte betetzen diren urtean, eta Udalak abian jarri duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenari keinu bat eginez, lanak arkitekturari edo hirigintzari buruzkoak izango dira, eta proiektua, ikerketa-lana eta memoria euskaraz burutuko dira.
Gaia mugatzeko modalitatea berritzen den bezala, emandako bekaren zenbatekoaren gehikuntzari eusten zaio (15.000 €), bai eta haren gehieneko iraupenari ere, 2018an 18 hilabetera arte luzatuta.

Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.

Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2020ko irailaren 1etik urriaren 31 arte egongo da zabalik, biak barne.

Informazio gehigarria (oinarriak, eskaera orria, etab.) errenteria.eus eta herribizia.errenteria.eus web atarietan, Zu! Zure Udala zerbitzuan (Errenteriako Udala, beheko solairuan, 010 / 943449600 telefonoa) edo eta Udal artxiboan (artxiboa@errenteria.eus) topa ditzakete interesdunek.

XV. Koldo Mitxelena Beka. Oinarriak

No comments yet.

Utzi erantzuna