Astelehenean irekiko da liburutegian antolatutako ekintzetan izena emateko epea

Urritik aurrera liburutegian ikasturte honetarako antolatu diren ekintzak gozatzeko aukera izango dute haurrek eta helduek. Ekintzetan izena emateko epea datorren astelehenean, irailaren 21ean, irekiko da.

Haurrei zuzendutako ekintzak:

•Irakurketa Klubak 3-5 urte bitartekoentzat. Haurrengan irakurzaletasuna sortzeko jarduera egokia. Saioak astean behin izango dira eta guztira sei saioko jarduera da. Lehenengo taldea urriaren 6an hasiko da, 17:15ean.

• Irakurketa Klubak 6-8 urte bitartekoentzat. Haurrengan irakurzaletasuna sortzeko jarduera egokia. Astean behin eta sei saioko jarduera da. Lehenengo taldea urriaren 26an hasiko da, 17:15ean.

Helduei zuzendutako ekintzak:

• Irakurleen Kluba, euskaraz idatzitako liburuei buruz solasteko aukera ematen duena. Saioak hilabetean behin egingo dira eta urriaren 5ean hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan.

• Literatur solasaldia gaztelaniaz. Hainbat liburu interesgarriei buruz solasteko aukera ematen duena. Saioak hilabetean behin egingo dira eta urriaren 6an hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan.

• Kontakizunen solasaldia. Aurten “Emakume harrituak, XX.mendeko erdialdeko espaniar idazleak” izango da gaia. Saioak hilabetean behin egingo dira eta urriaren 13an hasiko dira, arratsaldeko 18:30ean.

• Book Club. Ingelesez idatzitako liburuak irakurtzeko eta taldean ingelesez mintzatzeko jarduera aproposa. Saioak hilabetean behin egingo dira eta urriaren 21ean hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan.

• Elikadura Tailerra. Aurten “Digestio osasuna eta osasun orokorra” izango da gaia. Astean behin izango da jarduera hau, online. Tailerra urriaren 22an hasiko da, arratsaldeko 18:00etan.

Aurten egoera berezia dugu eta segurtasun neurriak bete behar dira. Honen ondorioz parte-hartzaileen kopurua txikiagoa izango da.

Liburutegiarekin harremanetan jartzeko:

Helduen liburutegia: Madalen kalea, 27-29

Haur liburutegia: Madalen kalea, 32

Tlf: 943449635

Whatsappa: 647673451

eposta: binformacion@errenteria.eus