Bizi Errenteria egitasmoak osasun eta edertasun establezimenduen dinamizazioa indartuko du ondorengo bi asteetan

  • Bizi Errenteria egitasmoarekin bat egin dute Errenteriako 235 merkatari, ostalari eta enpresari txikik, eta horietatik 50 dira Osasun eta edertasunari dagozkion establezimenduak.
  • Dinamizazioak 6 plan ditu eta osasuna eta edertasunari hirugarrena dagokio, aurretik denak eta kultura, aisia eta formakuntzari zegokion dinamizazioa bultzatu zen.
  • Salmenta gurutzatua bultzatuko da oraingo honetan Errenteriako osasun eta edertasun esparruan lan egiten duten establezimenduen artean tiket eskaintza erakargarri baten bitartez: 15€-tik gorako gastuak salmentek tiket bat izango dute opari partaide den beste saltoki batean erabiltzeko

Abian da Errenteriako Udalak Txoke eta Suspertze Planaren baitan, Bizi Errenteria programaren barne antolatutako 3. dinamizazio plana. “Osasuna eta Edertasuna” taldean parte hartzen duten merkatariak izango dira hurrengo bi asteetan euren eskaintzekin herria suspertuko dutenak.

Eskainiko diren tiket hauen helburua zeharkako salmenta sustatzea da. Herritarrek edota bezeroek 15€-tik gorako balioa duten erosketak egiten dituztenean, komertzio bakoitzak partaide den beste batean kontsumitzeko tiketa oparituko dio eta alderantziz. Horrela, ekonomia zirkularra eta herritarren eta Errenteriako denda desberdinen artekodinamizazioa sustatuz.

Partaideak

“Osasuna eta Edertasuna” talde honetan lan egiten duten denda eta zentroak dira oraingo dinamizazio plan honen protagonista eta sustatzaile nagusiak. Osasun aldetik, fisioterapia zentroak, hortz klinika, ortopedia edota optikak dira partaide. Edertasunaren alorrean berriz; ileapaindegiak, makillaje profesionalak eta estetika zentroak, besteak beste.

Hauek guztiak, tiket moduan banatutako eskaintzen bitartez, beste partaideen negozioetara bideratuko dituzte bezeroak eta alderantziz, beren denda eta zentroetara herritar eta bezero berriak erakarriz. Egistasmo honen iraupena tiket kopurua agortu arte izango da eta horiek kontsumitu edo gozatzeko epemuga, 2020ko abenduaren 31a izango da.

Ileapaindegiak eta liburu-dendak

Horrez gain, “Irakurri liburu bat ileapaindigian zaudenean ere” lelopean, ileapaindegi eta liburutegien arteko zeharkako ekimena ere jarri da martxan. Bizitzen ari garen osasun egoera honetan ileapaindegiek hartu behar izan duten neurri bati, aldizkari eta paperak ez edukitzeari hain zuzen ere, erantzutea du helburu honek liburu-dendetan deskontu bat eskainiz eta aldi berean, kulturaren kontsumoa, eta irakurketa zehazki, sustatuz.

Bizi Errenteria programara atxikita dauden ileapaindegietako bezeroek bertakotiketa erakutsiz gero, Errenteriako lau liburu-dendetan (Xenpelar, Noski, Rojas eta Mirentxu) % 10eko deskontua izango dute liburu bat erosteko orduan. Kanpaina irailaren 21etik urriaren 15era bitartean egingo da.