‘Josiz jabetu’ sormenezko joskintza eta ahalduntze tailerraren matrikulazio epea zabalik dago

‘Josiz jabetu’ ekimena martxan jarriko da Urriaren 2tik abenduaren 18ra. Zehazki, Gaztañoko Auzo Elkartean gauzatuko da, Udalaren dirulaguntza bati esker eta Berrehuntzen egitasmoak antolatuta. ‘Josiz jabetu’ ekimenak emakumeei zuzenduriko sormen-joskintza saioak eskainiko ditu, ostiralero, 9:30etik 12:30era. Tailerra Tytti Thusberg diseinatzaile adituak zuzenduko du, eta Aran Erasunek nahiz Aran Garmendiak ahalduntze saioak dinamizatuko dituzte.

Izan ere, arropari bestelako erabilera bat ematea, oinarrizko joskintza jakintzak jasotzea edota munduko leku desberdinetatik herrira iritsitako emakumeen arteko elkarren ezagutza eta sareak sustatzea ditu helburu taldeak.

Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango joskintzako oinarrizko jakintzarik izatea.

Izena emateko honako telefonora deitu behar da: 653 702 796.

Osasun neurriak beteko dira.