Igandean Euskadiko B-BANAKAKO Mahai Tenis txapelketa mistoa jokatuko dute

Igande honetan, urriaren 4an, 09:00etatik 14:00etara, Mahai-teniseko Euskadiko B-BANAKAKO txapelketa mistoa jokatuko dute Galtzarabordako Kiroldegian, Beraun-Errenteria Marpex Klubak Udaleko Kirol azpisailaren laguntzarekin antolatuta.

Sarrera doakoa da, baina nahitaezkoa da maskara erabiltzea eta bizikidetza-unitateen arteko distantzia soziala mantentzea.

Lehen sailkatuei sariak emateko ekitaldia lehiaketaren amaieran egingo da.

Errenteriako Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu txapelketa ikustera bertaratu daitezen, eskualdeko kirola ezagutzera eman eta bertako kantera sustatzeko.

Beraun-Errenteria Marpex Kluba

Beraun-Errenteria Marpex Kluba 2012an sortu zen eta egun 40 bazkide ditu, 8 eta 75 urte bitartekoak. Cristobal Gamon Ikastetxeko Gimnasioan entrenatzen dute.