Andra Mari abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar IGA Abesbatzarekin batera

Eguna: urriak 3, larunbata

Ordua: 20:00

Lekua: Magadalenaren Basilikan

Sarrera: gonbidapenarekin

Andra Mari abesbatzak aurreko urteetan egindako lanaren ildotik, aurten ere hainbat kontzertu antolatu eta ekoitziko ditu, ‘Harmonia ederrean’ izenpean, gonbidatzen dituen musika taldeei jarduera errazteko asmoz eta, aldi berean, haien lana errenteriarrengana hurbiltzeko.

2020 urterako aurreikusitako 3 kontzertuetako lehenengoan IGA Abesbatzak parte hartuko du. Duela gutxi ekin dio bere jarduerari, eta XVI. mendetik gaur egunera arteko musika biltzen duen egitarau oparoa proposatzen du.

Osasun-segurtasuneko neurrien ondoriozko mugak direla-eta, sarrera ez da librea izango edukiera bete arte, baizik eta edukiera murriztua, eta esparrura sartzeko gonbidapena behar da.

Gonbidapenak andramari@andramariabesbatza.eus helbidera idatziz, whatsapp bat bidaliz edo 688 729 916 (17:30-19:30) telefonora deituz eskatuko dira, eta eskaera-hurrenkeran esleituko dira.

Antolatzaileak: Andra Mari abesbatza, IGA abesbatza, Maria Magdalenaren Lagunak

Sustatzaileak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea.